XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hau biziki garrantzitsua da baso ekosistemarentzat, zeren aldizkako urgainezteak gertatzen bait dira, neurrigabeko lurraldeak urpean uzten dituztenak, honek eremuko flora eta faunarentzat halako ondorioak dakartzalarik.
Animali amazoniko asko urarekiko harreman etengabean bizitzeko moldaturik dago.
Bestalde, landarediak eta batez ere ibaiko bertako faunak halako berezitasunak eta
Ekosistema hau apurkor bihurtzen duen faktoreetako bat, zoruen labilitateaz gain, oihan oso zaharra izatea da, gaur egungo baldintzak ez bezalakoetan sortua eta, horiek gaur dugun kliman gertatzen ez direnez gero, ez da posible beren birsorkuntza.
Nekazaritzarako oihan amazonikoak ukan lezakeen aberastasun potentziala jarraiko porrotek gezurtatu dute.
Zuhaitzez gabetuko lurrek eta nekazal helburuz erabilitakoek urte gutxi batzuez baino ez dute fruiturik eman, gerora, zeuzkaten nutrienteak agortu ondoren, degradatu eta berehala higatu dira.
Errepide transamazonikoaren eraikuntzak ere zona horretako oreka ekologikoaren aldaketa handia ekarri du, hurbileko eremuak zuhaitzez gabetzea posible eginez eta berezko erosio agenteak zorua suntsitzea, berreskuraezina horrela, itzelezko eremu idorrak utziz.
Oihan horretaz baliatu eta kolonizatzeko proiektuak dira Hego Amerikako ekosistema osoaren etorkizunerako beste mehatxu handi bat; izan ere horretan gerta daitezkeen narriadurek gainerako zona desorekatuko dute.
Beste oihan tropikal mota batzuk Oihan monzonikoa, Asiako hego-ekialdean kokatua batik bat, desberdina da urtaroen joan-etorrien mota arruntarekiko; sasoi lehorra du batekin eta uholdezko euri jasa bestetik.Hala florak nola faunak baldintza hauekiko moldapen bereziak dituzte.
Planetako eskualde bero hauetan bada beste baso multzo tipiko bat ere,
Honetan kaktus mota ugari hazten da zuhaitzezko landarediaren ondoan, bai eta zuhaixkak eta belarkarak ere.
Fauna ere forma erdibasamortuzkoen bidean dago.
Irla ozeanikoetan multzo txikiak osatzen ditu (Kanarietan, esaterako).
Azkenik,
Lehorreko landaredia itsasoan sartzen da eta beste horrenbeste egiten du hango faunak ere, mareen erritmora egokituz eta gazitasunera; itsas izaki askok, ostera, lehorraren konkistari ekiten dio, hala-holako emaitzaz.
Birikadun arrainak dira aparteko ekosistema honen eredurik ikusgarrienetako batzuk.
6. Himalayako banbuzko oihanetan, 1.500 eta 3.000 m bitarteko altueran panda nagusia bizi da, bere dieta ia banbuak soilik direlarik.